XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Amona! - oihukatu zuen Charliek, korrika amonarenganantz eginez -.

Ia betiko itxura duzu!

O, hau poza!

- Mementu egokian gelditzen bada - esan zuen Bucket andereak.

- Postura ez dela gelditzen - esan zuen Bucket jaunak -.

Beti dago gaizki ateratzen den zerbait.

- Ez arduraduna neu banaiz, jauna - esan zuen Wonka jaunak -.

Amaitu da denbora.

Une honetan hirurogeitamazortzi urte ditu!

Nola sentitzen zara, emakume maitea?

Dena ondo?

- Nahiko ondo sentitzen naiz - esan zuen amonak -.

Baina bakarrik nahiko.

Eta hori zuri esker da, agure zantar horri esker!

Han zegoen berriro ere amona Georgina marmartia, guzti hau hasi baino lehen Charliek hain ondo ezagutu zuena.

Bucket andereak amona besarkatu eta pozez negarka hasi zen.

Atsoak alborantz egin eta esan zuen:

- Galde dezaket zer egiten ari diren umetxo bi horiek ohe gainean?

- Bat zure senarra da - esan zuen Bucket Jaunak.

- Inozokeriak! - esan zuen atsoak -.

Non dago George?

- Amatxo, beldur naiz egia izango ez ote den - esan zuen Bucket andereak -.

Ezkerrekoa da.

Bestea Josephine da.

- Zu...! Agure kuxkuxero hutsa zara zu! - oihukatu zuen amona Georginak, oso haserre Wonka jauna seinalatuz -.

Zer esan nahi du guzti honek...?

- Tira, tira, tira.! - esan zuen Wonka jaunak -.

Mesedez, ez gaitezen borrokan has berriro ere ordu hauetan.

Mundu guztia lasai badago eta arazo hau Charlie eta nire ardurapean uzten baduzue, bapatean beren betiko adinera itzul eraziko ditugu!